Hitzaldi honen helburua gaur egun garrantzia handia hartzen ari diren sare sozialen inguruko azalpen bat ematea da. Bereziki enpresa munduko jendeari dago zuzendua. Hau, zein puntutaraino den erabilgarri negozio batean aztertzen delarik. Gaur egungo egoerak etengabe berrikuntzak eta garapenak ekartzen ditu, eta enpresak mugimendu horretara nola egokitu azalduko du. Horretarako Igor San Roman Matxain gonbidatu dugu. Bera izango da hitzaldiaren hizlaria. Berak, bere esperientzia eta lanaren alderdi bereizgarrienak helaraziko dizkigu. Bukaeran, entzuleei arlo honen inguruan sorrarazten zaizkien duda guztiak erantzungo ditu.