Lurgorrik salatu nahi du Eusko Jaurlaritzak egindako unibertsitate beken deialdiko ikasleengako diskriminazioa. Bigarren urtea da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak ikasleak diskriminatzen dituena ikasten ari den titulazioen arabera: desagertzear daudenak, Lizentziaturak, diplomaturak, arkitekturak edo ingenieritzak, edota Gradu berriak. Aipatutako diskriminazio hau are eta larriagoa da jakinda pairatzen dutenek errenta txikiena dutenak direla, hau da, “soldata beka” eskatu zutenek.
Joan zen kurtsoan, 2009/10ean, Unibertsitate Sailak, beken deialdia argitaratu zuen lehenengo diskriminazioa eraginez. Diskriminazio hau argitaratutako beken kantitatean etorri zen ikasleek egiten zituzten titulazioen arabera, jakinda bi ereduek baldintza ekonomiko eta akademiko berberak zituztela. Egoera hau Hezkuntza Ministeritzak egindako argitalpenetik aterata dago.
Honez gain, azpimarratzekoa da Hezkuntza Sailak egindako beken kantitateen izozketa jakinda familiek BEZ-aren eta KPI-aren (Kontsumorako prezioen indizea) igoera jasan dituztela. Aldiz, prezio publiko eta unibertsitate tasek ez dute izozketarik izan UPV/EHUn.
Mota honetako erabakiek ez dute batere laguntzen Europako Goi-mailako Hezkuntza Gunera (Bolonia prozesua) modu positibo batean egokitzera ez gizartearentzat ezta unibertsitatearentzat ere. Ez da lehen aldi Unibertsitate Sailak ezberdintasunak ezartzen dituela egungo titulazioen eta gradu berrien ikasleen artean. Uztailean Lurgorrik salatu egin zuen Graduko ikasleek aurre egin beahrko ziotela %30eko kredituko igoerari. Igoera neurriz gainekoa dela uste dugu eta oraindik ez dugu azalpenik jaso Hezkuntza Salietik.