2024/11/23
2010/11/07
  • Gaia: UPV/EHU

Lurgorri “UPV/EHUk ebaluatzeko araudia betearazi behar du”

Lurgorrik salatzen duenez UPV/EHUko irakasleriak ez du ikasleriari ebaluatze araudia betetzen.

UPV/EHUk onartu egiten du  matrikulatzea egin baino lehenago ikasleriak honakoak ezagutzeko eskubidea duela: eskolak emateko dauden irakasleak , ikasgaien ordutegiak eta azterketa egutegia. Irakasle asko dira arauak ezagutzen eta betetzen ez dituztenak,. Lurgorrik UPV/EHUri eskatzen dio neurriak har ditzala arau hauek bete daitezen.

UPV/EHUk urtero onartu ohi du Kudeatzeko Araudia eta V. Kapituluan  irakaskuntzaren planifikazioa eta ebaluaketa arautzen du. Ikasleen aldetik jaso diren kexarik gehienak dira Zentro, Departamentu eta irakasleek ez dituztelako ebaluatzeko sistemetan ezarritako arauak betetzen . Kudeatzeko araudiak Zentroak derrigortzen ditu matrikulatzea egin baino lehenago ebaluatze sistemak ezagutzera ematera.. Jakinarazte hau  matrikulatzea baino lehenago ematen den Irakasleen Gidaren bidez egiten da. Dena dela, gida honek ez du ebaluaketa sistemen inguruko informazioa biltzen Ebaluatzeko Araudiak ezartzen duen bezala. .

Araudi honek berak ikasgai bereko taldeentzat ebaluatze sistema berberak ezartzea exijitzen du talde ezberdinetako ikasleek ebaluaketa sistema berdinak izan ditzatela. Dena dela, askotan ez da arau hau betetzen eta taldearen arabera irakasleak ebaluaketa sistema bat edo beste erabiltzen du. Lurgorriren aldetik ulertzen dugu  honen sorburuan dagoela  Departamentu bereko irakasle ezberdinen arteko koordinaziorik eza.

Beste alde batetik, Lurgorriren ordezkarien proposamenez, igaro den ikasturtean araudi hauen artean ezarri zen ebaluaketa sistemak ponderatuta egon beharko litzatekeela. Hau da, irakasleak ikasgaiaren ebaluaketa osatzen duten proba bakoitzaren balioa zehaztu beharko zuela. Eskari hau egiten dugu egiaztatu ahal izan dugulako irakasleriak batzuetan ebaluazio sistema aldatu izan duelako aurretik ezer esan gabe eta behin ikasturtea hasita dagoena, beraz, araudi hau urratuz. Dena dela, Araudiak ponderazioa ezartzen duen arren, kasurik gehienetan ez da egiten.

Halaber, ebaluatzeko Araudiak aurreikusten duen beste exijentzia  da azken proba bat egin behar dela  notaren % 100eko balioa izango duena, zentzuzko arrazoiak izanda  ebaluaketa jarraituaren sisteman sartu ezin den ikasleriarentzat. Gehien batean irakasleriak ez dio ikasleriari aukera honen berri ematen eta azaldu egiten dute derrigorrezkoa dela ebaluaketa jarraitua. Sistema honek kasurik gehienetan eskatzen du eskoletara era jarraian joatea eta ikasleek batzuetan ezin dute hau bete.

Horregatik, Lurgorriren aldetik gure kezka sakona adierazi nahi dugu ikasle batzuek eskoletara derrigorrez joatea inposatzen duelako ikasgaia gainditzeko ezinbesteko baldintza gisa. Bolonia Prozesuaren ezarpenak suposatu izan du irakasle batzuek derrigorrezko bertaratzea inposatu izana ebaluaketaren parte gisa. Gure ustetan exijentzia hau Euskal Unibertsitate Sistemaren kontrakoa da. Gure sindikatuaren aldetik gogoratu nahi dugu 2004 urtean onartu zen legean aurreikusten dela unibertsitateko ikasleriak duen  “ eskolara ez joateko eskubidea” eta beraz ikasleek ezin dute hau ezinbesteko baldintzatzat jarri. Halaber, UPV/EHUk Estatutu berriak onartu berri ditu eta hauetan biltzen da ikasleriaren eskubide bat “ ikas errendimenduaren balorazio objektiboa izateko eta bere notak berraztertzeko eskubidea. Eskolara ez joatea ez da berez eskubide hau ez betetzeko oztopoa ”

Horregatik, Lurgorriren aldetik  UPV/EHUko Ordenamendu Akademikorako Erretoreordetzari   eta Zentro eta Departamentuetan ardurak dituztenei eskatzen nahi diegu irakasleriari jakinarazteko ebaluaketa nola egin behar den. Lurgorriren ustetan irakaslearen aldetik ematen den ez betetzea ez da asmo txarragatik egiten, baizik eta ez delako araudia ezagutzen. Aldi berean, kontrol mekanismoak eskatu ditu ikasleriak objetiboki ebaluatua izateko duen eskubidea bermatua izan dadin