2024/11/23
2010/09/13
  • Gaia: UPV/EHU
  • Komunikabidea: El Pais

Lurgorrik gaitzesten du Hezkuntza sailburuak EHUko zenbait titulazio kendu nahi izatea

Lurgorritik gure kezka adierazi nahi dugu Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate sailak titulazioak desagerrarazteko gogoa erakusten duelako.

Unibertsitateko Sailiburuordeak, Pedro Luis Ariasek, uztailean esan zuen eskaera gutxiko titulazioak kenduko zituela. Adierazpok desegokiak dira Lurgorriren ustez garai hartan unibertsitateak ez baitzekien oraindik zeintzuk izango ziren matrikulazio datuak. Gaur, UPV/EHUren ikasturteari hasiera emateko ekitaldian, Isabel Celaak, Hezkuntza sailburuak, ideia honi eutsi dio. Lurgorritik uste dugu Eusko Jaurlaritzak errespetatu egin behar duela UPV/EHUk egindako Graduen inguruko apustua. Ikusi beharko da zein den hauen bilakaera jakinda gizartea oraindik ez dela murgildu goi-mailako hezkuntza eredu berri honetan.

Honez gain, Jaurlaritzak nahi duen Unibertsitate eredua azaltzeko aukera galdu duela adierazi nahi dugu. Uste dugu une egokia zela unibertsitateko giza-taldeari azaltzeko Europako kredituen %30eko garestitzearen zergatia eta beken kantitatearen izoztearena. Hau dela eta zera galdetu nahi dugu: non dago denen ahotan egon den beken eredua? Zergatik jo dute ikasleria diskriminatzen duen beken eredu batetik?

2010/09/14 EL PAÍS